XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jolasean

Txisteak

- Aitatxo, ez dakizu termometroa nola jaitsi den!

- Asko eh?

- Bai, hogei metro gutxienez, leihotik behera erori zait eta!

Eztulak hartua zeukan gizona, eta sendagileak gehiago ez erretzeko agindu zion.

Gizonak erretzen segitu zuen eta lehertu behar zuela ikusi zuen.

Orduan berriro sendagilearengana joan zen, eta medikuak:

- Zer agindu nizun?

- Eztula nuen bitartean ez erretzeko.

- Zergatik erre duzu ba?

- Jauna, eztula bukatzen zitzaidanean bakarrik erre dut.

Zenbat dakizu?


1) Juanma Bajo Ulloaren zein pelikulak irabazi zuen Urrezko Maskorra?
2) Non jaio zen Aita Barandiaran?
3) Nork idatzi zuen Behin batean Loiolan?
4) Nork suspertu zuen Omako basoa?
5) Zein musika tresna jotzen zuen Niccolo Paganinik?
6) Zein izenordez egin da famatu Jose Irazu Garmendia?
7) Nola du izena Bilboko Arenalean dagoen antzokiak?
8) Zein herri-kirol lantzen du Saralegik?